Lankidetza publiko-pribatuaren bidez, ANTOLATZAILEEK: Donostia Sustapena, El Diario Vasco, Tecnun eta Multiverse Computingen laguntzarekin, DONOSTIA MEETING MINDS ekimenaren lehen edizioa aurkezten dute. Ekimen hau unibertsitateko ikasleei zuzenduta dago, eta haren helburua zientzia, teknologia eta berrikuntzaren arloan proiektu berritzaileenak identifikatzea, saritzea eta ikusgarritasuna ematea da.
Lehiaketa Donostian egingo da, nazioartean ezaguna den hirian, ezagutzarekiko, ikerketa aurreratuarekiko eta berrikuntzarekiko duen konpromiso sendoagatik, garapen sozial eta ekonomikoaren motor gisa.
Dokumentu honek Donostia Meeting Minds Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Nazioarteko Lehiaketaren oinarriak ezartzen ditu.
Donostia Meeting Minds ekimena gazteen talentua sustatzeko, erronka globalei irtenbide berritzaileak emateko eta unibertsitateen, ikerketa-zentroen, enpresen eta gizartearen arteko ezagutza-trukea bultzatzeko asmoz sortu da.
Era berean, pentsamendu zientifikoa eta teknologikoa sustatu nahi dira, baita unibertsitateko ikasleen gaitasun ekintzailea eta sortzailea ere, balio soziala, ekonomikoa eta ingurumen- balioa sortuko duten proiektuen garapena bultzatuz.
Gainera, lehiaketa topagune eta elkarrizketa-gune gisa planteatzen da, unibertsitateen, ikerketa-zentroen, enpresen, erakunde publikoen eta herritarren artean ezagutza, esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzeko. Diziplina eta sektore anitzeko elkarreragin hau funtsezkoa da proiektuak aberasteko, haien ikuspegia zabaltzeko eta lankidetza aurrerapenaren motor gisa indartzeko.
Oinarri hauen helburua nazioarteko lehiaketa ireki bat arautzea da, unibertsitateko ikasleek garatutako eta arlo teknologikoan nahiz sozialean eragina duten zientzia, teknologia eta berrikuntzako proiektu berritzaileak identifikatzeko.
Lehiaketa honen helburu zehatzak honako hauek dira:
Lehiaketa bi kategoriatan egituratzen da:
Gizartean eragin positiboa duten erronkei aurre egiteko adimen artifizialeko teknologiak aplikatzen dituzten proiektuak: osasuna, ingurumena, inklusioa, ongizatea, hezkuntza edo interes kolektiboko beste arlo batzuk.
Erronkaren deskribapena: taldeek Donostiako hiriaren erronka bati erantzuteko AAko irtenbide bat diseinatu beharko dute, haren gizarte-eraginaren ebidentziak aurkeztuz.
Gizartean eragin positiboa duten erronkei aurre egiteko adimen artifizialeko teknologiak aplikatzen dituzten proiektuak: osasuna, ingurumena, inklusioa, ongizatea, hezkuntza edo interes kolektiboko beste arlo batzuk.
Erronka: Adimen Artifizialaren bidezko optimizazio adimenduna
Erronkaren deskribapena: taldeek Donostiako hiriaren erronka bati erantzuteko AAko irtenbide bat diseinatu beharko dute, haren gizarte-eraginaren ebidentziak aurkeztuz.
Lehiaketa edozein unibertsitatetako, herrialdetako edo diziplinatako graduko, masterreko eta doktoregoko unibertsitate-ikasleei zuzenduta dago, baldin eta izena emateko unean matrikulatuta badaude.
Parte-hartzea borondatezkoa eta doakoa da. Antolakuntzak parte-hartzaile guztien unibertsitateko ikasle aktibo izaera egiaztatzeko eskubidea izango du izena emateko unean.
Taldeen osaerari dagokionez, honako irizpide hauek bete beharko dira:
Aurrez aurreko finalerako hautatua izanez gero, Gipuzkoatik kanpo bizi diren parte-hartzaileen logistika-gastuak antolakuntzak bere gain hartuko ditu.
Epea: maiatzaren 15etik urriaren 11ra.
Epe horretan, interesa duten taldeek izen-ematea egin beharko dute donostiameetingminds.com webgunean eta proiektua zein bideoa posta elektronikoz bidali beharko dituzte helbide honetara: info@donostiameetingminds.com.
Taldeek, ezarritako epeetan, honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute:
Proiektuak ingelesez, gaztelaniaz eta/edo euskaraz aurkeztu ahal izango dira.
Antolakuntzak dokumentazioa aztertuta osatu gabe dagoela edo dokumenturen bat falta dela egiaztatzen badu, eskatzaileari 2 laneguneko epea emango zaio akatsa zuzentzeko edo falta den dokumentazioa aurkezteko. Hala egin ezean, eskaera baztertuko da beste izapiderik gabe.
Antolakuntzak, beharrezkotzat jotzen badu, proiektuaren memoriari buruzko argibideak eskatu ahal izango ditu. Edozein Informazio edo kontsultetarako, info@donostiameetingminds.composta elektronikoan artatuko da asunto gisa “Donostia Meeting Minds” adieraziz.
Parte-hartzaileei beren proposamenak garatzen eta aurkezten laguntzeko, antolakuntzak laguntza-tailerren programa bat eskainiko du, Donostia Sustapena, Tecnun eta Multiverse Computing erakundeek emanda.
Tailer horien helburua parte-hartzaileei tresnak, ezagutzak eta laguntza espezializatua eskaintzea izango da, besteak beste, honako arlo hauetan:
Tailerretara joatea borondatezkoa izango da, baina parte-hartzaile guztiei gomendatzen zaie, duten balio prestakuntzaileagatik eta laguntza-mailagatik.
Tailerrak aurrez aurreko eta/edo online formatuan eskainiko dira, ekaina eta iraila bitartean.
Antolakuntza parte-hartzaileekin harremanetan jarriko da data, ordutegi, formatu eta edukiei buruzko informazioa emateko eta donostiameetingminds.com webgunean ere egongo da eskuragarri.
Epea: urriaren 13tik 14ra.
Fase honetan jasotako proposamenak diziplina anitzeko epaimahai akademiko eta profesional batek ebaluatuko ditu. Honako hauek osatuko dute epaimahaia:
Epaimahaiak aurrez aurreko azken ekitaldira igaroko diren proiektu finalistak hautatuko ditu. Proiektuen ebaluazioa honako balorazio-irizpideen arabera egingo da:
Antolakuntzak elkarrizketa bat eskatu ahal izango du proiektua eta talde sustatzailea xehetasun handiagoz ezagutzeko, baita proiektuak adierazitako irizpideen arabera lortutako hasierako balorazioa egiaztatzeko ere.
Epaimahaiaren erabakia behin betikoa eta apelaziorik gabekoa izango da.
Antolakuntzak talde finalistak 2026ko urriaren 16an jakinaraziko ditu posta elektronikoz, izena emateko formularioan emandako helbidera eta informazioa webgune honetan ere eskuragarri egongo da: donostiameetingminds.com.
Desadostasunik izanez gero, antolakuntzarekin info@donostiameetingminds.com, helbidean jarri beharko dute harremanetan,zeinek jarraitu beharreko prozeduren berri emango du.
Azken ekitaldia azaroaren 2an izango da Donostian.
Ekitaldian, talde finalistek:
Ekitaldian zehar,epaimahai profesional batek baloratuko ditu proiektuen aurkezpenak.
Hiri Kategoriako proiektuetarako balorazio-irizpideak:
Enpresa Kategoriako proiektuetarako balorazio-irizpideak:
Talde finalista guztiei aurkezpen-txantiloi bat emango zaie, garatu beharreko derrigorrezko atalekin eta edukia nahiz egitura lantzeko orientabideekin, aurkezpenen argitasuna, koherentzia eta homogeneotasuna bermatzeko.
Ekitaldi berean, kategoria bakoitzeko talde irabazlea ofizialki iragarriko da.
Era berean, aurkeztutako proiektu guztien artean aitorpen-sari osagarriak banatuko dira, berrikuntzagatik, eraginagatik edo kalitateagatik nabarmendu diren proposamenak saritzeko, ezarritako kategoria nagusiak alde batera utzita, parte hartzen duten ekimenen artean parte- hartze eta bikaintasun handiagoa sustatuz.
Lehiaketako sariak honako hauek izango dira:
Bostonera bidaia bat, kategoria bakoitzeko (Hiri eta Enpresa Kategoriak) talde irabazleetako kide guztientzat.
Sarien baldintza orokorrak:
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra edo DBEO) eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera, parte-hartzaileei jakinarazten zaie Donostia Meeting Minds lehiaketan parte hartzeagatik emandako datu pertsonalak SOCIEDAD VASCONGADA DE PUBLICACIONES, S.A.k (helbidea: Mikeletegi Pasealekua, 1) tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun gisa.
Tratamenduaren helburua lehiaketaren kudeaketa integrala izango da, fase guztietan, izen- ematea, hautagaien ebaluazioa, tailerren garapena, azken ekitaldia, sari-banaketa eta beharrezko gainerako jarduerak barne.
Oinarri hauetan edo izen-emate formularioetan adierazten denean, datu jakin batzuk ematea nahitaezkoa izango da. Datu horiek ez emateak edo datu okerrak edo osatugabeak emateak parte-hartzea izapidetzea eragotzi dezake.
Datu pertsonalak, oinarri hauetan deskribatutako helburak betetzeko soilik,lehiaketako erakunde laguntzaileei helarazi ahal izango zaizkie:
Horrez gain, Bostonerako bidaia (garraioa, ostatua eta helmugako erakundea) antolatzeko beharrezkoak diren nazioarteko datu-transferentziak egin ahal izango dira Estatu Batuetara, DBEOren V. kapituluan aurreikusitako berme egokiekin.
Datu pertsonalak bildu ziren helburua betetzeko beharrezkoa den denboran gordeko dira, bai eta sor daitezkewn erantzunkizunei aurre egiteko legez eskatzen diren epeetan ere.
Parte-hartzaileek edozein unetan baliatu ahal izango dituzte beren sarbide, zuzenketa, ezabatze, aurkaritza, tratamendu-mugaketa eta eramangarritasun eskubideak, honako helbide elektroniko honetan protecciondedatos@diariovasco.com.
Pribatutasun-politikari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta daiteke Vocentoren pribatutasun-politikan. Datu pertsonalen tratamendu horri buruzko informazio osagarria hemen kontsultatu dezakezu: www.vocento.com/politica-privacidad
Grabazioa eta zabalkundea azken ekitaldian.
Donostian egingo den aurrez aurreko azken ekitaldian parte hartzeak esan nahi du parte- hartzaileen irudia eta ahotsa grabatu, erreproduzitu eta zabaldu ahal izango direla argazkien, bideoen eta zuzeneko emankizunen bidez, baita lehiaketaren kanal ofizialetan eta komunikabide laguntzaileetan ere. Tratamendu hori oinarri hauek onartzean oinarritzen da (6.1.b DBEO) eta jarduera zabaltzeko interes publikoa (6.1.e DBEO), ekitaldia publikoa eta irekia denez, behar bezala iragarriko da.
Ondorengo erabilera promozionala
Parte-hartzaileen irudia eta ahotsa sustapen, publizitate edo komunikazio instituzionalerako erabiltzeko, berariazko baimena beharko da (6.1.a DBEO) eta baimen hori edozein unetan kendu ahal izango da.
Aurkeztutako proiektuak beren egileen jabetzakoak izango dira. Lehiaketan parte hartzeak esan nahi du egileek antolakuntzari baimena ematen diotela proiektu finalistak erreproduzitzeko, zabaltzeko eta publikoki komunikatzeko, dibulgazio zientifikoko, hezkuntzako eta ekitaldiaren sustapeneko helburuekin, ordainsari ekonomiko gehigarririk gabe.
Donostia Meeting Minds lehiaketan parte hartzeak oinarri hauen onarpen osoa eta baldintzarik gabekoa dakar.
Antolakuntzak eskubidea izango du oinarri hauetan aurreikusi gabeko edozein egoera ebazteko, baita ekitaldiaren formatua, datak edo baldintzak aldatzeko ere, arrazoi justifikatuengatik, parte-hartzaileei behar bezala jakinarazita.
Edozein kontsulta egiteko, parte-hartzaileak antolakuntzak gaitutako komunikazio-kanalen bidez jarri ahal izango dira harremanetan.